Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, Ka'tzon La'tevach eta Plomb taldeak Hiruputzu gaztetxeko oholtza gainera igoko dira igande honetan, hilaren 29an. 20:00etan hasita, kontzertu bana eskainiko dute taldeek. Tel Aviveko Ka'tzon La'tevach taldeak crust eta hardcore astuna taularatuko du igandeko kontzertuan; Parisko Plomb taldeak, berriz, punk estiloa jorratzen du.