Zarautz Hileta Zerbitzuak berriz zabaldu ditu ateak

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 24a, 11:00

(zarautzhiletazerbitzuak.eus)

Zerbitzua dagoeneko martxan badago ere, ostegun goizean egingo dute inaugurazio ekitaldia.

Bi urtez itxita egon ondoren, Zarautz Hileta Zerbitzuak Araba kaleko beilatokia berriz zabaldu dute, eta ostegun goizean irekiera ekitaldia egingo dute berritutako instalazioak ezagutzeko; bertan izango da Zarauzko alkate Xabier Txurruka. Berritasunen artean, azken agurrak egiteko gela bat ezarri dute.

Zarautz Hileta Zerbitzuak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du hileta sektorean, eta enpresa erabat gipuzkoarra da; Zarauzko Udalak ere parte du bertan, gainera. Victor Gonzalez baltsamatzaileak zuzenduko du zerbitzua, tanatopraxiako azken teknikekin.

Xabier Txurruka alkatearen iritziz, "ona da Zarautzen eskaintza zabala egotea, alderatu eta aukeratu ahal izateko. Gaur hileta-zerbitzuez ari gara, baina uste dut zerbitzu guztiei aplika dakiekeela. Eskaintza eta lehia askea egotea ona da zarauztarrentzat".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide