Sei urtetik gorakoentzat zuzenduta, Pjaros Pintados konpainiak Olaiaren lorategia antzezlana taularatuko du datorren igandean, irailaren 29an, 16:45ean hasita. Modelo aretoan. Non dago bizi izan duguna? Non geratzen dira gure oroitzapenak? Nora doaz gure senideak hiltzen direnean? Nola bizi dugu galera? Olaiaren lorategia proiektuaren hasierako galderetako batzuk dira, eta Manuela Orbegozo eta Maia Ansa aktoreek garatuko dute agertoki gainean
Zarautz Gukak, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukako bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ondorengo estekan eman behar dute izena.