Ugazi Manterola Espainiako eskubaloi selekzio absolutuarekin deitu dute

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 22a, 17:00

Ugazi Manterola eskubaloi jokalaria. (Jabi Gonzalez Toston)

Aurreko denboraldian partida bat jokatu zuen arren, lehen aldiz deitu dute Ugazi Manterola eskubaloi jokalari zarauztarra Espainiako selekzio absolutuaren deialdi batera.

Iaz beste jokalari baten lesio bat tarteko selekzio absolutuarekin jokatu bazuen ere, lehen aldiz deitu dute Ugazi Manterola eskubaloi jokalari zarauztarra Espainiako selekzio absolutuaren deialdi batera. Hain zuzen ere, Joko Olinpikoak igarota berriro elkartuko diren lehen hitzordua izango da honakoa, eta bertan izango da zarauztarra ere. 

Zehazki, Castellon (Herrialde Katalanak) elkartuko dira bertara deitu dituzten 18 kirolariak, eta leku horretan egongo dira gaurtik hasi eta hurrengo larunbatera bitartean. Halaber, laguarteko partida bat jokatuko dute Morvedre taldearekin. Ambros Martin entrenatzailearekin igaroko du, beraz, Manterolak astea, eta "gogor" egingo dute lana bertan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide