18 urtez azpiko Espainiaren eta Belgikaren arteko errugbi partida izango da gaur, Astin

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 21a, 10:00

18 urtez azpiko Espainiako selekzioa. (Espainiako Errugbi Federazioa)

Espainiako taldearekin ariko da Zarautz Rugby Taldeko Oinatz Urbieta jokalari gaztea. Partida 15:00etan hasiko da.

Errugbi partida berezia jokatuko da gaur arratsaldean Astiko kirol eremuan. Nazioarte mailako lagunarteko norgehiagoka jokatuko dute 18 urtez azpiko Espainiako eta Belgikako selekzioek. Kirol ekitaldia Zarautz Rugby Taldeak, Euskadiko Errugbi Federazioak eta Espainiako Errugbi Federazioak antolatu dute elkarlanean, Zarauzko Udalaren babesarekin, eta 15:00etatik aurrera jokatuko da Zarauzko joko zelaian. Gainera, ZRT taldeko jokalari Oinatz Urbieta ariko da Espainiako taldearekin.

Iazko denboraldian brontzezko domina irabazi zuen Miki Puertas hautatzaileak gidatzen duen multzoak, eta aurrera begira domina begira lanean jarraitu nahi du. Hori horrela, gaurko partida ezi hobe etorriko zaie azaroan Txekiar Errepublikan jokatuko den Europako Txapelketarako prestaketa gisa.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide