Galdedebaldek hasiera emango dio zazpigarren denboraldiari

Julene Sorarrain 2024ko ira. 22a, 11:00

Olatz Salvador abeslaria. (artxibokoa)

Hilaren 27an, Olatz Salvadorrek disko berria aurkeztuko du Hiruputzun, 20:00etan hasita. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai Musika Plazan. 

Galdedebaldek hasiera emango dio 7. denboraldiari eta horren harira, Olatz Salvadorrek bere diskoaren aurkezpena egingo du datorren ostiralean, 20:00etan, Hiruputzu Gaztetxean. Bertan zozketak, elkarrizketa eta kontzertu akustikoa eskainiko dute, besteak beste. 

Ekitaldiko sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, 19:30ean, Musika Plazan. Antolatzaileek zehaztu dute 100 sarrera bakarrik eongo direla salgai. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide