Realeko emakumeen taldeak 20 urte bete ditu

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 21a, 13:00

Realeko emakumeen taldeak 20 urte bete ditu. (Reala)

Hastapen hartan izan ziren Maite Lizaso, Oihana Galdona eta Laura Gomez. Bigarren mailara igotzea estreinako denboraldian lortu zuten, Astiko futbol zelaian.

20 urte bete dira Realeko emakumeen taldeak lehen partida ofiziala jokatu zuenetik. 2004ko irailaren 19an izan zen, Amara Berriren aurka, Martutene futbol zelaian. Hasierako talde hartan izan ziren ZKEko futboletik ateratako Maite Lizaso, Oihana Galdona eta Laura Gomez jokalari zarauztarrak; ondoren, bakoitzak bere bidea izan zuen, adibidez, Gomezek Bartzelonan eta Lizasok Athleticen.

Erregional mailan ekin zion lehen denboraldian Realak, eta urtebetean bigarren mailara igotzea lortu zuen; 2005-2006 denboraldian maila gorenera jauzi egin zuten. Harrezkero, lehen mailan dabil borrokan talde txuri-urdina, eta Zarautzik igarotako beste zenbait jokalarik ere egin dute jauzi Donostiako klubera: Marina Agouesek eta Inere Paredesek, esaterako.

Bitxikeria moduan, gogora ekarri behar da Realak 0-11 irabazi zuela duela 20 urte jokatutako estreinako partida hartan,  eta Laura Gomezek bost gol sartu zituela. Orain, urtemuga borobila oroitze aldera, Realak bigarren maila igo zireneko partidako irudien ikus-entzunezkoak berreskuratu ditu. Partida Astiko futbol zelaian jokatu zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide