Zarautz Gran Camping areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopari ekingo dio gaur, ostirala. Zarauzko taldeak kopako lehen kanporaketako partida jokatuko du arratsaldean, Azpeitian; hango kiroldegiko kantxan 20:30ean jokatuko dute Zarauzkoek, eta Azpeitiko Galaktik taldea izango dute aurkari.
Gipuzkoako Bigarren Mailan arituko da aurten ere Zarauzko taldea, eta hain zuzen, liga txapelketan maila berean aurkari izango duen taldea izango du gaur arerio Azpeitian, maiatzean lortu baitzuen Galaktikek mailaz igotzea. Denboraldi berriari neurria hartzen hasteko aurkari ezin hobea izango dute, beraz.