Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, 10 vidas eta El 47 filmak eskainiko dituzte Modelon. Lehenengoa umeentzako zuzenduta dago, eta bertan, Becket katua da protagonista. Mark Koetsierrek eta Christopher Jenkinsek zuzendutako filmean, Ros izango da Becket adoptatuko duena, bera istripu batean harrapatu ondoren. Dena dela, hainbeste mimatzen du, katua erabat berekoia bihurtzen den arte. Ustekabean, Becketek bere bederatzigarren eta azken bizitza galduko du, baina ez du onartzen bere bizitza lurrean amaitzea. Horregatik, handik eta hemendik saiatuko da lehen zuen bizitzara itzultzen.
El 47 filma, berriz, helduei zuzendutakoa izango da, eta 60ko eta 70eko hamarkadetan Bartzelona inguruko auzoetan kokatutako istorioa kontatuko dute. Izan ere, garai horietan hiriko erdigunean kokatzen ez ziren auzoetan ez zegoen ez ur eta ez elektrizitaterik, ezta bertara iristen zen garraio publikorik ere. Gertaera horiekin nazkatuta, Manolo Vital protagonista egoera hori aldatzen saiatuko da.
Irailak 21, larunbata
16:45. 10 vidas.
19:15. El 47
22:15. El 47
Irailak 22, igandea
16:45. 10 vidas
19:45. El 47
Irailak 23, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El 47
19:30. El 47