ZOZKETA

Zarautz Gukak zozkatu ditu 'HerrimaMituz' saiorako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 20a, 11:30

Xabier Alberdi, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor Mantxi, iaz, Modelon, 'Herrimamituz' taularatu zutenean. (Utzitakoa) -

Gaur izango da bertso emanaldi berezia, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan.

HerrimaMituz saioaren bigarren edizioa taularatu dute  gaur ostiralean, Andoni Egaña Makazaga, Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi eta Xabier Alberdi Lonbidek. Modelo aretoan izango da emanaldia, 20:00etan hasita.

Zarautz Gukak, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Gukako bazkideen artean, eta ondoreko hauek izan dira saridunak:

- Maria Agoues Mendizabal
- Ainara Aiestaran Iruretagoiena

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide