Pilar Herrerok erakusketa berria inauguratuko du bihar Usurbilen

Julene Sorarrain 2024ko ira. 19a, 10:00

Margolari zarauztarrak 'Musu truk' izeneko bilduma osatu du eta Sutegi aretoan egongo da ikusgai urriaren 7ra arte. 

Pilar Herrero Sokobeherek erakusketa berria zabalduko du bihar Usurbilgo Sutegi aretoan. Guztira 40 obrak osatzen dute 'Musu truk' mostra. Erretratuak nagusitu dira bilduman, batez ere Asiako, Afrikako eta etnia ezberdinetako emakumeen erretratuak. Bestalde, Elgoibarko, Pirinioetako eta Alpetako paisaiak margotu ditu Herrerok, baita Zarauzko San Joan sua edo Gau Beltza ere. Lanak akrilikoz eginak daude mihise gainean. 'Musu truk' izena jarri dio margolariak "ez dudalako saltzeko margotzen".

Erakusketa bihar zabalduko dute eta ikusgai egongo da urriaren 7ra arte, Sutegin. Ordutegiari dagokionez, ostiraletan aretoa 18:00etatik 20:00etara dago zabalik; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta igandetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide