Zarautzek auzo asko ditu, eta horietako bat da Salbide. Ez da zaharrena, ezta berriena ere, baina badu bere historia. Kontatzeko moduko historia, ahaztu nahi ez dutena, urarekin lotua. Horri buruzko azalpenak eman dituzte auzo horretako hainbat zarauztarrek, iragana, oraina eta etorkizuna uztartuz.
Erreportajean, besteak beste, Salbide auzoa nondik datorren, garai batean bertan zer zegoen eta gaur egungo auzoan arnasten den giroaz mintzo dira protagonistak.
Eduki horiek aurrez jaso eta Zarauzko astekari digital berriko harpideduna izan nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu.