Espainiako selekzioak deituta, Usoa Ostolaza Zuricheko Munduko Txapelketan leihatuko da hurrengo asteko larunbatean, hilak 28. Espainiako Txirrindularitza Federazioak jakinarazi du erabakia, eta zarauztarrarekin batera ariko da Eneritz Vadillo bizkaitarra.
Ostolazak errepideko proban parte hartuko du, elite mailan, eta guztira 154 kilometroko ibilbidea osatu beharko du. Ikusteko dago zarauztarrak lortuko duen emaitza zein izango den, baina jakina da bere bolada onenean dagoela. Izan ere, Espainiako egungo txapelduna da zarauztarra, eta udan Pirinioetako Tourra ere irabazi zuen.