Zirikak estreinako urtearen balorazioa egiteko bilera antolatu du

Intza Trula 2024ko ira. 18a, 11:00

Artxiboko irudian herritarrak Zirikaren bilera batean.

Datorren larunbatean, hilaren 21ean, 10:00etan jarri dute hitzordua, Gaztelekuan.

Zirika euskara elkarteak urtebete egin du jardunari ekin zionetik, eta martxan daramaten denboraz zein aurrera begira dituzten asmoez hitz egiteko bilera antolatu dute. Larunbatean izango da –hilak 21–, 10:00etan, Gaztelekuan.

Hori hala, euskararen inguruko kezkak, ideiak eta ekarpenak elkarbanatzera joateko deia egin dio elkarteak herritar orori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide