Hasi dituzte Santa Klarako kapera eraberritzeko lanak

Intza Trula 2024ko ira. 18a, 09:00

Iban San Martin Zarauzko Udaleko Obren zinegotzia, obretan dagoen Santa Klarako kaperaren aurrean. (Zarauzko Udala)

48.222,75 euroko aurrekontua dute lanek, eta sei asteko epean amaituko dituztela aurreikusten dute.

Aste honetan hasi dituzte Santa Klara komentuko hilerriaren kontserbazio lanak; horien artean, esaterako, kapera berritzeko lanei ekin diete. Udalak Teusa enpresaren esku utzi ditu eraberritze lanak, eta 48.222,75 euroko aurrekontua izango dute. Horrez gainera, sei asteko epean amaitzea aurreikusten dutela jakinarazi dute.

Iban San Martin Zarauzko Udaleko Obren zinegotziaren esanetan, "azpiegitura hori etorkizunean Santa Klaran ezarriko den Udal Liburutegi berriaren osagarri bikaina" izango da. "Leku aproposa izan daiteke zarauztarrek bertan liburuak hartu, utzi eta elkar trukatzeko, Amalur parkean ere irakurzaletasuna sustatzeko”.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide