Poesiako Xabier Lete saria irabazi du Iker Aranberrik

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 17a, 14:00

Iker Aranberri.

Baden verboten poema bildumarekin irabazi du Zarauzko bizilagunak aldundiak antolatzen duen poesia saria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Xabier Lete Nazioarteko Poesia Saria irabazi du Iker Aranberri Zarauzko bizilagunak. Baden verboten poema bildumarekin lortu du Aranberri aldundiak antolatzen duen lehiaketako 12.000 euroko saria. Bilduma liburu formatuan ere argitaratuko diote. 

Erabakia egunotan eman badu ere, sari banaketa martxoan egingo dute, hilaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Egunean egingo duten gala batean. Argitaratuta ikusiko duen lana izango du Baden verboten.

Guztira, hamasei lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lurdes Otaegik, Igor Estankonak, Joxerra Garziak, Teresa Irastorzak eta Itxaro Bordak osatu duten epaimahaiaren arabera, Aranberrik "heldutasun poetiko harrigarria" erakutsi du, "bai edukiari dagokionez, bai egiturari, iruditeriari eta hizkuntzari dagokienez". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide