Merkatu plazan hutsik dauden lau postu esleitzeko lehiaketa argitaratu du udalak

Intza Trula 2024ko ira. 17a, 13:00

Artxiboko irudian Merkatu plaza.

Lau postu finko daude libre Merkatu plazan. Eskaerak egiteko epea hilaren 25ean, 14:30ean, amaituko da.

Lau postu finko daude libre Merkatu plazan, eta udalak horiek esleitzeko lehiaketaren deialdia argitaratu berri du. Eskaera egiteko epea irailaren 25ean, 14:30ean, amaituko da.

Hutsik dauden postuak 2, 3 5 eta 13 zenbakidunak dira, eta lizitazioaren gutxieneko prezioa 1.500 eurokoa da. Lehiaketaren ezaugarri nagusien artean zehazten da, esaterako, emakidak 2034 urtera arte iraungo dutela.

Hala, oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia honako lotura honetan aurki daitezke. Halere, zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskuratzeko Herritarren Arreta Zerbitzuara jo daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide