Ostiraletik igandera bitartean, Shelter 4Teens surf txapelketaren zortzigarren edizioa jokatu dute Zarauzko hondartzako uretan. Hainbat mailatan banatu zuten txapelketa, eta asteburua igarota, txapelketak baditu jada bere irabazleak.
14 urtez azpiko mailan Samuele Agliani eta Oihane Goñi nagusitu ziren, eta bigarren sailkatu ziren Nel Raposo eta Ane Loreiro. 10 urtez azpiko kategoria, aldiz, taldeka jokatu zuten, eta bertan Gabriela Agirrezabalagak, Malena Letamendiak, Xabi Puertasek, Kea Arakistainek eta Alain Gonzalez Etxabarriak osatutakoak irabazi zuen. Surf egokituko mailan, berriz, Maier Samsók irabazi zuen.
Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, guztira, 200 parte hartzaile baino gehiago izan ditu aurtengo edizioak, eta Euskal Herriko surflariez gain, Espainiakoak, Italiakoak, Frantziakoak eta Irlandakoak ere izan dira Zarautzen.