Nahia Calderonek The Rip Curl GromSearch surf txapelketa irabazi du

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 16a, 16:00

Nahia Calderon, txapelketa irabazi berritan. (Utzitakoa)

12 urtez azpiko mailako txapela jantzi zuen pasa den asteburuan zarauztar gazteak.

Apirilean hasi zen The Rip Curl GromSearch surf txapelketa Portugalen, eta azken hilabeteetan munduan zehar jokatu dituzte beste jardunaldiak. Horiek igarota, finala jokatu zuten atzokoan Angelun (Lapurdi), eta Nahia Calderon zarauztarrak jantzi zuen txapela. 

Horrenbestez, zarauztar gaztea 12 urtez azpiko Europa mailako txapelduna bihurtu da beste izen batzuen aurretik: Sienna Rodrigues portugaldarra, Ellie Hickie ingelesa, Capucine Goni frantziarra eta Catarina Congiu italiarra.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide