Zarauzko Udalak apirilean atera zituen lehiaketa publikora Zelai Ondoko bolatokian estalkia egiteko lanak, eta jakinarazi zuen proiektuaren obrek 264.802 euroko aurrekontua izango zutela (BEZ kanpo).
Uztailetik ari dira lanean bertan; orduan, lurra altxatzeari ekin zioten. Joan den astean, berriz, hiruzpalau egunetan aritu dira estalpearen zutoinak eta oinarria jartzen. Langileen aurreikuspenak dira etzi, asteazkena, amaitzea lan horiek. Ondoren, estalpea bera jartzen hasiko dira, horretarako oraingoz datarik jakinarazi ez duten arren.