Emakume Master Cup zirkuituko jardunaldiak jokatu zituzten atzo Zarauzko, Galdakaoko eta Arrubaleko pilotalekuetan. Bertan garaipena eskuratu zuten bikoteak, Etxegarai-Gaminde eta Arrizabalaga-Bergarak, Udako Master Laboral Kutxa finalerako sailkatu dira. Jardunaldia igandean jokatuko dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Zarautzen, Arrizabalaga-Bergarak 22-17 emaitzarekin irabazi zien Larrarte-Mendizabal bikoteari. Saketik hasita, baina baita jokoan ere, Arrizabalaga gernikarrak ezarri zuen partidaren erritmoa eta tantoak amaitzerako orduan ere oso eraginkor aritu zen. Larrarte-Mendizabalek partida gogortzea lortu zuten Aritzbatalde pilotalekuan, izan ere, lehiak 50 minutu iraun zituen, baina Arrizabalagak une erabakigarrietan erakutsitako argitasunak bere alde eraman zuen partida.