Saio Originalaren barruan El monje y el rifle filma emango dute bihar arratsaldean Modelo aretoan. Ohikoa den moduan, 19:30ean hasiko da biharko saioa.
Pawo Choyningek zuzendutako filma komedia generokoa da. Honela dio sinopsiak: "2006. urtea. Butango erresuma demokraziarantz doa. Hauteskundeak egiteko, gobernuak bozketa-simulazioak antolatzen ditu, herritarrak ezagutzen ez duten zerbaitetarako prestatzeko. Bitartean, Ura hirian lama zahar batek monje bati agintzen dio arma bat lor diezaiola laster izango den erregimen-aldaketari aurre egiteko. Lortzen duen errifle baliotsua arma bildumagile estatubatuar batek bilatzen duen pieza bat da".