Ibilbidea 1:57:47 denboran amaituta, Ruben Sanchez nagusitu da III. Juan Jose Berazierto Memorialean. Junior eta kadeteen mailako 42 txirrindularik parte hartu dute gaur goizean Zarautzen jokatutako txirrindularitza proban, eta guztira 83 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute Meagan barrena.
Pelotoian heldu dira lehen txirrindulariak, eta Sanchezen ondoren Egoi Agirrezabalak zeharkatu du helmuga. Hirugarren postua, berriz, Oier Aranarentzat izan da.
Honako lotura honetan ikus daiteke III. Juan Jose Berazierto Memorialeko sailkapen osoa.