Zarautzi buruzko gradu eta master amaierako lanentzat bekak emango ditu udalak

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 15a, 17:00

Narros jauregia (Guka)

Eskaerak gaur hasi eta urriaren 15a bitartean eskatu ahal izango dituzte herrian erroldatutako ikasleek.

Aurten, lehen aldiz, Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) diruz laguntzeko bekak emango ditu Zarauzko Udaleko Gazteria sailak. Unibertsitateko ikasketak egiten ari diren eta Zarautzen erroldatuta dauden gazteei zuzenduta dago, eta ikasturte amaierako lanetan Zarauzko errealitateren bat aztertzea du helburu: ekimenak, zerbitzuak, industria edota historia, esaterako.

Gehienez bost beka emango ditu udalak, eta lan bakoitzeko mila euro bideratuko dituzte. 21 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta lanak euskaraz idatzitakoak izan beharko dute. Hautatutako proiektuek gutxienez 6ko kalifikazioa izan beharko dute fakultatean, bestela ez dute bekaren bigarren zatia jasoko eta lehenengoa itzuli egin beharko dute.

Eskaerak aurkezteko epea gaur hasiko da eta hilabete batez iraungo du, urriaren 15era arte.  Herritarren Arrera Zerbitzuan egin daiteke edo bide elektronikotik, BAKQ txartelarekn. Prozesuaren amaieran, aukeraturiko Gradu eta Master Amaierako Lanak aurkezteko ekitaldi publiko bat egingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide