Zarauzko Udalak Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egin eta datozen egunetarako egitarau oparoa prestatu du herritarrentzat. Hainbat hitzaldi eta tailer prestatu ditu bihartik hasi eta igandera arte, eta, horien artean, ohiko Txirrindulari Txikien Eguna eta Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna antolatu ditu.
Honakoa da Zarauzko Udalak mugikortasunari lotuta prestatu dituen ekitaldiak.
Bihar, astelehena
- 12:00. Mugikortasunaren Astea 2024: autobusen aurkezpena, udalaren prestakuntza-gelan, mlekoian. (Parte hartze irekia).
- 12:30. Mugikortasunaren erronka Zarautzen. Hiribus zerbitzu berria: herritarrei zuzendutako hitzaldia Zarauzko Udaleko Mugikortasun sailaren eskutik, udalaren prestakuntza-gelan, malekoian. (Parte hartze irekia)
Etzi, asteartea
- 10:00. Mugikortasun laborategia. Definitutako misioa elkarbanatu eta beharrak identifikatu, saio bibentziala: Arantzazu LABek zuzendutako proiektuaren lanketa bide-heziketako agenteek zuzendutako ariketa praktikoa, udalaren prestakuntza-gelan, malekoian. (Gonbidapen bidezko parte hartzea).
Hilak 18, asteazkena
- 18:30. Mugikortasunaren erronka Zarautzen. Hiribus zerbitzu berria: herritarrei zuzendutako hitzaldia Zarauzko Udaleko Mugikortasun sailaren eskutik, udalaren prestakuntza-gelan, malekoian. (Parte hartze irekia).
Hilak 19, osteguna
- 18:30. Mugikortasun laborategia. Definitutako misioa elkarbanatu eta beharrak identifikatu, saio bibentziala: Arantzazu LABek zuzendutako proiektuaren lanketa bide-heziketako agenteek zuzendutako ariketa praktikoa, udalaren prestakuntza-gelan, malekoian. (Gonbidapen bidezko parte hartzea).
Hila 20, ostirala:
- 11:00. Mugikortasuna errespetua eta bizikidetza: Zarauzko ikasleen bisita, udalaren prestakuntza-gelan, malekoian. (Gonbidapen bidezko parte hartzea).
- 16:00-20:00. Jarri zure bizikleta puntu-puntuan: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, MUGI pertsonalizatua aurkezten duten pertsona guztiei bizikletaren doako berrikuspena egingo zaie eta zozketetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Udaletxe plazan izango da. (Mugi pertsonalizatua behar da).
Hilak 21, larunbata:
- 10:00. XXIV. Txirrindulari Txikien Eguna: 12 urte arteko haur eta familientzako bizikleta ibilaldia, ibilbidean zehar oinezko edo ibilgailu motordunekin ibilbidea partekatuz. Salbideko auzo parketik hasiko da. (Parte hartze irekia).
Hilak 22, igandea
- Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna: animatuko al zara kotxea etxean uztera? Doako autobus zerbitzua egongo da.
Oharra: Egun osoan zehar itxita egongo dira Gipuzkoa, Gaztainpe eta Zigordia kaleak motordun ibilgailuentzat.