Dagoeneko izena eman daiteke Zarauzko abesbatza gazteetan

Intza Trula 2024ko ira. 15a, 10:00

Txinpirin abesbatza Frontoi Txikin. (Artxiboa)

Txinpirin –LH2tik LH5era– abesbatzaren entseguak ostiraletan izango dira, 18:00etatik 19:00etara, eta Zarazte abesbatza –LH6tik 18 urte bitartera– asteazkenetan elkartuko da, 19:00etatik 20:00etara.

Zarauzko Abesabatzak jakinarazi duenez, aurtengo ikasturtean Zarauzko abesbatzetan kantatu nahi duten haurrek eta gaztetxoek zabalik dute izena emateko aukera. Horretarako, abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Txinpirin abesbatzaren entseguak –LH2tik LH5era– ostiraletan izango dira, 18:00etatik 19:00etara; Zarazterenak –LH6tik 18 urte bitartera–, berriz, asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide