Ohikoa bihurtzen ari den moduan, Zarautz Bihotzez elkarteak antolatuta lasterketa eta martxa antolatu dituzte aurten ere Itxasmendi auzoan, bihotzeko arazoak dituzten haurrei eta gazteei laguntzeko. Hilaren 29an egingo dituzte biak, auzoko jaien egitarauaren barruan. Halere, martxan edo lasterketan atera nahi ez dutenek ere izango dute laguntzeko aukera: 0 dortsala eros dezakete, hain zuzen ere.
Hala, 09:30ean zabalduko dute dortsalak jasotzeko postua, Buztinzuri kaleko atletismo pistan. Ondoren, leku berean emango diote hasiera ekimenari: 11:30ean hasiko dute lasterketa (4,5 kilometro), eta 10:30ean martxa (3,5 kilometro). Sari banaketa, berriz, 12:30ean egingo dute.
Lasterketan izena eman nahi dutenek lotura honetan egin dezakete, eta martxan parte hartu nahi dutenek, berriz, honetan. 0 dortsala hemen eskura daiteke.