Ane Arrutik gidatutako Keia musika taldeak bigarren diskoa kaleratuko du urriaren 4an, eta bitartean, aperitifa moduan, Tiraka nabil aurrerapen kanta eta bideoklipa aurkeztu du gaur. Disko berriaren izenburua oraindik ez dute jakinarazi, baina bai Usurbilgo Haritz Harreguyren estudioan grabatu eta nahastu dutela ohiko lau taldekideek.
Bideoklipak kutsu oso mistikoa du, non Arrutiren irudia etengabe aurrekoaren gainetik gailentzen den kantatze doan heinean. Transformazio bat ikus daiteke, biluzik hasi eta landare bihurtzeraino.
Donostiako Doma akademian filmatu dute, eta akademiako Leire Ruizek egin ditu makillaje eta atrezzo lanak; ondoren, Esti Veintemillasek grabatu eta editatu du, Iker Martinez de Zuazorekin batera.Grabaketa erabat artisau-lana izan da. Grabatzen joan ahala, elementu ezberdinak banan bana erantsiz osatu dute.