Sonido Ordeno eta Ezezez taldeek kontzertu bana eskainiko dute gaur Hiruputzun

Intza Trula 2024ko ira. 13a, 16:30

Ezezez taldea. (Kulturklik)

Lege Berriak kolektiboak jakinarazi ditu datozen hilabeteetarako prestatu dituen kontzertuak, eta gaur iluntzean izango da lehena. 21:30ean hasiko da lehen kontzertua, eta sarrera bakoitza sei euroan erosi ahal izango da.

Lege Berriak kolektiboak ezagutarazi du urte amaierara bitartean Hiruputzu gaztetxean eskainiko dituzten kontzertuen zerrenda. Lehenengo emanaldiak, hain zuzen, gaur iluntzean izango dira: 21:30etik aurrera, Sonido Ordeno eta Ezezez taldeek kontzertu bana eskainiko dute bertan. Sarrera bakoitza sei euroan erosi ahal izango da, gaztetxean bertan.

Honakoa da datozen hilabeteetarako egitaraua:

Gaur, ostirala

  • Sonido Ordeno eta Ezezez.

Irailak 28, larunbata

  • Viuda eta TBA.

Urriak 19, larunbata

  • Ibonrg, Agirrezabalaga / Simon / Vega trio eta From.

Azaroak 16, larunbata

  • Tatxers eta La Culpa.

Abenduak 7, larunbata

  • Enemic Interior, Zikin eta Cuero.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide