Itaiak elkarretaratzea deitu du biharko Bilboko hilketa salatzeko

Ane Olaizola 2024ko ira. 12a, 17:30

Itaiak deituta Iruñeako hilketa matxista salatzeko Lege Zaharren enparantzan egin zuten elkarretaratzea. (Urola Kostako Itaia)

Bart Bilbon izan den hilketa matxista salatzeko eta "antolatzearen beharra" azpimarratzeko deitu du Itaiak elkarretaratzea bihar 19:00etarako.

Goizaldean Bilbon izan den hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu Itaiak datozen egunetarako, eta Zarautzen bihar —ostirala— egingo dute mobilizazioa. 19:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan, "erasoa salatzeko eta indarkeria matxistaren aurka antolatzearen beharra azpimarratzeko".

Emakume bat hil dute bart Bilbon, eta haren bikotekidea atxilotu du Ertzaintzak, hiltzailea delakoan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, bikotea bizi zen etxebizitzan izan da hilketa. Bizilagunek larrialdi zerbitzuetara jo dute etxebizitzan oihuak entzuten zirelako, eta zerbitzuok iritsi direnean, emakumea arma zuriz zaurituta aurkitu dute. Lekuan bertan hil da, zaurien ondorioz. Biktimak 31 urte zituen, eta haren bikotekideak 34 urte ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide