Helduentzako Volveréis eta haurrentzako Central parkeko heroiak filmak emango dituzte egunotan Modelo aretoan. Lehena, gaurtik astelehenera bitartean emango dute; bigarrena, berriz, bihar eta etzi.
Jonas Trueba zuzendari duen Volveréis filma komedia bat da, eta honako aktoreek parte hartzen dute: Itsaso Arana, Vito Sanz, Fernando Trueba, Jon Viar, Andrés Gertrudix, Ana Risueño eta Francesco Carril. Honela dio flilmaren sinopsiak: "15 urte elkarrekin igaro ondoren, Ale eta Alexek ideia zentzugabe bat dute: festa bat antolatu nahi dute harremana utziko dutela ospatzeko. Txundituta daude ingurukoak, baina bi protagonistek argi dute erabakia. Edo, agian ez?".
Central parkeko heroiak filma Jérémie Degrusonek zuzendutako eta nWave Pictures animazio estudioak ekoitzitako haurrentzako filma da. Don txotxongiloaren eta DJ Doggy Dog panpinaren arteko laguntasun istorioan dago oinarrituta.
Gaur, ostirala
- 20:00. Volveréis
Bihar, larunbata
- 16:45. Central Parkeko heroiak.
- 19:15. Volveréis.
- 22:15. Volveréis.
Etzi, igandea
- 16:45. Central Parkeko heroiak.
- 19:15. Volveréis.
Irailak 16, astelehena (ikusleen eguna):
- 17:00. Volveréis.