Hilaren 19an hasiko dituzte Arranoko gitarra ikastaroak

Intza Trula 2024ko ira. 12a, 15:00

Artxiboko irudian gitarra bat.

19:00etatik 20:00etara elkartuko dira ostegunero, eta bi talde egingo dituzte: hasiberriena izango da bat, eta gitarra jotzen zertxobait dakitenek osatuko dute bigarrena.

Hasi da ikasturte berria, eta bueltan dira Arranoko gitarra ikastaroak. Datorren ostegunean, hilaren 19an, hasiko dituzte saioak eta ostegunero elkartuko dira. Ordubete iraungo dute saioek, 19:00etatik 20:00etara, eta bi taldetan banatuko dira: hasiberrien taldea izango da bata, eta zertxobait dakitenena bestea.

Doakoak izango dira ikastaroak, eta gitarra ikasi eta lagunartean denbora igaro nahi dutenak animatu dituzte parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide