Palestinaren aldeko yoga saioa izango da astelehenean

Maria Maya Manterola 2024ko ira. 12a, 13:00

Zarautz Palestina herri ekimenak antolatu du saioa. Bildutako dirua Gernika Palestina Sareari ekarpena egiteko izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Yoga saioa antolatu du Zarautz Palestina herri ekimenak astelehenerako, hilaren 16rako. Ispilu arte galerian bilduko dira 18:30etik 19:30era, eta jakinarazi dutenez, saio solidarioa izango da: bertaratzen direnek 10 euroko gutxieneko ekarpena egiteko eskatu dute, bildutako dirua Gernika Palestina Sareari emateko gero. 

Interesatuek ondorengo telefono zenbakian jaso dezakete informazio gehiago: 670 692 404.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide