Bart emakume bat hil dute Bilboko Santutxu auzoan, eta hiltzailea haren bikotekidea delakoan, atxilotu egin dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Bikotekidea bizi zen etxean gertatu da hilketa: bizilagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute entzuten ziren oihuek ohartarazita, baina zerbitzuok iristerako, arma zuriz zaurituta aurkitu dute emakumezkoa, eta bertan hil da. 31 urte zituen.
Hilketa salatzeko, elkarretaratzea deitu dute Morroxkak taldeak, Bilgune Feministak eta Emakumeen Mundu Martxak. Larunbatean izango da, 12:00etan Lege Zaharren enparantzan.