'Herrimamituz' eta 'Olaiaren lorategia', urte amaiera bitarteko kultur agendako aurrerapen gisa

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 12a, 09:00

Olaiaren lorategia antzezlana. (Pajaros Pintados)

Bie emanalditako sarrerak bihar jarriko dituzte saltzen, Modeloko txarteldegian eta Kutxa sarrerak plataforman. 

Urte amaiera bitarteko kultur agendako aurrerapen gisa, Zarauzko Udaleko Kultura sailak bi emanaldiren berri eman du. Alde batetik, bertsolaritza ardatz duen Herrimamituz II ikuskizuna, eta bestetik, Olaiaren lorategia antzezlana, Antzerkia Familian sortaren barruan. Bien sarrerak bihar jarriko dituzte saltzen, Modeloko txarteldegian eta Kutxa sarrerak plataforman. 

Irailaren 20an izango da Herrimamituz II ikuskizuna. Xabier Alberdi historialariak nahiz Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek orain dela bi urte sortu zuten ekimena da Herrimamituz, eta iazkoa Merkatu Plazan eskaini ostean, Modelon igoko dira aurten oholtzara. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera bakoitza 6,25 euroren truke eskuratu ahalko da. 

Hilaren 29an, berriz, Antzerkia Familian sortaren lehen antzezlana izango da gozagarri Modelon. Bertan, falta direnei buruz modu poetikoan hitz egingo dute, galeraz eta emozioez. Non dago bizi izan duguna? Non geratzen dira gure oroitzapenak? Nora doaz gure senideak hiltzen direnean? eta Nola bizi dugu galera? dira antzezlanean lantzen dituzten hainbat galdera. Sergio Gayolen gidaritzapean, Maia Ansa eta Manuela Orbegozo izango dira aktoreak. 16:45ean izango da antzezlana, eta 4,15 euroren truke eskuratu ahal izango da sarrera bakoitza. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide