2024/09/21 09:00 - 23:00

Festak

Salbideko festak

Salbideko festak
Salbide, Zarautz

09:00. Goizeko diana, pijama eta guzti.

Goizean zehar, haur jolasak parkeko zelaietan.

10:00. Txirrindulari txiki itzulia Salbideko parketik hasita. Amaitzean, txokolatada. 

Jarraian, aurpegi margoketa txokoa. 

12:00. Apaxi ipuin kontalaria Bizi-Lore parkean. 

14:30. Auzo bazkaria. 13:00etan lekua hartzera gerturatu beharko da.

Jarraian, Andoni Ollokiegiren kontzertua txosnan.

Bukatzean, poteo girotua auzoan zehar.

18:00etan, Haize orratz gaztelekuko ekintza nerabeentzat.

22:30. Erromeria Laket taldearen eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide