Urtean zehar egiten dituen janari bilketetako bat egin zuen Hotz Zarautzek orain dela gutxi, eta elkarteak azaldu duenez, guztira 6.756 kilo janari jaso dituzte azken bilketan. Janariaz gain, 2.804 euro ere jaso dituzte bidalketarako garraioan laguntzeko.
Hori dela eta, elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie ekimenean lagundu duten herritarrei, horren bitartez "Lesboseko sukaldean janari gehiago" izango dutelako.