Herriko saltokietan erosteak saria izan dezake datozen asteetan

Intza Trula 2024ko ira. 10a, 16:30

Artxiboko irudian, herriko arropa denda bat.

Murkil elkartearen barruko dendetan erosteagatik zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute erosleek. Kanpaina hilaren 22an amaituko da.

Kanpaina berria jarri du martxan Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak. Hain justu, elkartearen barruan dauden dendetan egindako erosketa bakoitzeko zigilu bat jasoko dute erosleek, eta sei zigilu eskuratzen dituztenean zozketa baten barruan sartuko dira –sei zigilu horiek, gutxienez, hiru saltoki ezberdinetan lortutakoak izan beharko dute–.

Kanpaina gaur hasi da, eta hilaren 22an amaituko da. Honako sariak zozkatuko ditu Murkilek parte hartzaileen artean: 1.000 euroko erosketa bono bat eta 100 euroko hogei erosketa bono. Kanpainaren inguruko oinarri guztiak Murkil elkartearen webgunean kontsulta daitezke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide