Uda garaian egindako etenaldiaren ondoren, gaur abiatuko dute pintxo potea Zarauzko zenbait tabernatan. Hori hala, asteazkenero pintxoa eta edaria 2,80 euroan eskuratu ahal izango taberna batzuetan; beste batzuetan pintxo bat hartu ahal izango da prezio berezian, eta nahi den edaria aukeratu.
Aurten, 24 tabernak parte hartuko dute pintxo potean: Arranok, Gau Txorik, Euskaldunak, Itxas-Lurrek, Alaik, Salegik, Karlos Arguiñanok, Txiki Politek, Tivolik, Olatugainek, Marina Txikik, Napar Berrik, LaBakak, Maukak, Naparrakek, Aritzbataldek, Itsaskik, Napar Zaharrak, Arkupe Berrik, Mandabidek, Patxiku Berrik, Basarrik, Cafetería Euromarrek eta Toki Onak, hain zuzen.