Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Iñurritzan, dantza eta jolasa

Intza Trula

Atzo arratsaldean herri kiroletan trebatzeko aukera izan zuten haurrek Kulki taldeak prestatutako jolasekin. Jarraian, Bide Batez taldearen erromeria saioak dantzan jarri zituen Iñurritzara gerturatu ziren guztiak.

Atzo, Euskal Jai Eguna, ez zen deskantsurako tarterik izan Zarautzen, eta arratsaldean festarako gogoz jarraitzen zutenak Iñurritzan bildu ziren. Etxeko txikienek, Kulki taldeak prestatuta, herri kiroletan aritzeko aukera izan zuten. Beranduago, Bide Batez taldearen erromeriak girotu zuen Iñurritza; eserita eta ginerakoei begira geratu zenik ez zen izan atzokoan, guztiek egin baitzuten dantza Bide Batez taldearen erritmoan.

Iluntze partean, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia egin zuten han, eta ondoren kalejiran joan ziren guztiak Musika Plazaraino. 22:00etan, Iratzar taldearekin dantzaldia izan zen Munoan, eta parrandazaleek ordu txikiak arte jarraitu zuten jaiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide