Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Txomin Astigarragaren orgak irabazi du aurtengo orga lehiaketa

Intza Trula 2024ko ira. 9a, 17:00

Joseba ArgiƱano eta Txomin Astigarraga orga lehiaketako irabazleak. (Intza Trula)

Bigarren saria Celia Illarramendiren orgarentzat izan da, eta hirugarren postuan Julen Manterolaren orga geratu da. Horrez gainera, lehiaketara aurkeztu diren parte hartzaile guztiek jaso dute saria.

Txomin Astigarragak eta bere taldeak irabazi dute aurtengo orga lehiaketa. Urtero legez, eguerdi partean askotariko elementuekin atondutako orgekin gerturatu dira herritarrak Lege Zaharren enparantzara, eta 13:00etan ezagutarazi ditu udalak irabazleak.

500 euro eta oroigarria jaso ditu Astigarragak Xabier Txurruka alkatearen eskutik, eta bigarren eta hirugarren postuak Celia Illarramendirentzat –300 euro– eta iazko irabazlea izan zen Julen Manterolarentzat –200 euro– izan dira, hurrenez hurren. Sari nagusiez gain, lehiaketara aurkeztu diren parte hartzaile bakoitzak 150 euro jaso ditu, antolatzaileek horrela erabaki ostean.

Orga lehiaketako irabazle guztiak, gaur, Lege Zaharren enparantzan. (Intza Trula)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide