Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Festa osatzen duten eragileei aitortza

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 9a, 14:30

Banan-banan, festan parte hartzen duten taldeei mendeurreneko oroigarria eman diete udal ordezkariek, hala nola herriko abesbatzei, musika eragileei eta dantzariei.

Egun berezia da gaurkoa Zarautzen. Berezia, ehunka herritarrek baserritar jantziak soinean dituztela irteten dutelako kalera, baina baita Euskal Jai horrek ehun urte iraun duelako herrian ere.

Festak, ordea, ez dira ezer bertan parte hartzen duten eragilerik gabe, eta horiek guztiek atera dute talde argazkia gaur Lege Zaharren Enparantzan, goizeko 10:00etan. Banan banan, herriko hainbat eragileri mendeurreneko oroigarria eman diete udal ordezkariek, hala nola herriko abesbatzei, musika eragileei eta dantzariei. Jarraian, denak batera elkartuta, familia argazkia atera dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide