Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Euskotrenek gaueko autobus eta tren zerbitzu berezia eskainiko du Euskal Jai egunean

Julene Sorarrain

Xabier Txurruka alkateak aurtengo Euskal Jaiak ospatzera datozenei garraio publikoa erabiltzeko plana egitera gonbidatu nahi die, "festa topera bizi eta gero etxera seguru bueltatzeko". 

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Euskotreneko eta Lurraldebuseko gaueko zerbitzu berezia prestatu du Zarauzko Euskal Jaiak direla eta.

Hori horrela, astelehen gaueko autobus zerbitzu bereziaren barruan, 00:30 eta 07:30 bitartean ordurdo irtengo da autobusa Zarauztik (San Pelaio) eta ohiko geldialdiak egingo ditu, hain zuzen, Getarian eta Zumaian.

Bestalde, gaueko tren zerbitzua eskainiko da ere Zumaia - Zarautz - Donostia/Amara tartean. Gaueko 17 tren ibiliko dira guztira; 8 Zumaian, 7 Amaran (Donostia) eta 2 Zarautzen (Zumaiarantz).

Gaueko trenen irteera-orduak honako hauek izango dira:

  • Zumaia - Amara (Donostia): 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30 eta 5:19.
  • Amara (Donostia) - Zumaia: 23:20, 23:50, 0:20, 0:50, 1:50, 2:50 eta 3:50.
  • Zarautz - Zumaia: 4:51 eta 5:41.

Zarauztik irteteko orduak, berriz, honako hauek izango dira:

  • Zarautz - Amara (Donostia): 0:08, 0:38, 1:08, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38 eta 5:27.
  • Zarautz - Zumaia: 23:50, 0:20, 0:50, 1:20, 2:19, 3:19, 4:19, 4:51 eta 5:41.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide