Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Amalur parkean jokatuko dute bihar Ardi Txakur Lehiaketa

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 6a, 12:00

Ardi Txakur Lehiaketa Iritan. (Aritz Mutiozabal)

Zortzina artzainek eta txakurrek hartuko dute parte, 18:00etatik aurrera, Jose Luis Saizarren oroimenezko proban.

Aurten, Euskal Astearen barruan eta espazio berri batean jokatuko dute Saizarren Ororoimenezko XVI. Ardi Txakur Lehiaketa. Azken urteetan, Itxasmendi auzoan, Iritako belardian jokatu ondoren, aurten Amalur parke berrian ariko dira artzainak aginduak ematen eta txakurrak ariketak osatzen.

Saioa bihar arratsaldean izango da, 18:00etan hasita, eta guztira, zortzi parte hartzaile ariko dira: Bittor Bengoetxea galdakaotarra eta Pupi txakurra; Igor Elordi barinagarra eta Lagun; Inaxio Etxeberria azpeitiarra eta Mixx; Javier Gastañaga antzuolarra eta Cool; Manuel Gorriti aizarnazabaldarra eta Turbo; Mikel Pagazartundua lemoarra eta Lay; Inaxio Irakulis etxanoarra eta Beltx; eta Pello Segurola matxinbentarra eta Kay.

Epaile lanetan, berriz, Mikel garate eta Mikel Garaiar ariko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide