Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Lizardi aretoan izango da herriko taldeen emanaldia

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 5a, 11:00

Euskal Astean Jalgik eskainitako emanaldia. (Aritz Mutiozabal)

Euskal Jaiak ehun urtez herria ehuntzen izenburua daraman kuskizuna taularatuko dute, 20:00etatik aurrera.

Urtero bezala, Euskal Astearen barruan, herriko kultur taldeek emanaldi bateratua eskainiko dute, eta aurten, jaien mendeurrena izaki, Euskal Jaiak ehun urtez herria ehuntzen ikuskizuna ondu dute. Hasiera batean, Lege Zaharren Enparantzan zegoen iragarrita, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Lizardi kirol aretora lekualdatuko dute; 20:00etan hasiko da.

Miriam Mendoza eta Pako Serras izango dira ikuskizuneko kontalariak, eta ondorengo taldeek hartuko dute parte: Goizeko Ihintza Txistulari Taldeak, Jalgi Dantza Taldeak, Txinpirin eta Zarazye abesbatzek, Udaberri Abesbatzak eta Zarautz Trik elkarteko ikasleek. Era berean, Goretti Aranburu eta Ander Iruretagoiena aktoreak taularatuko dira, eta Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Manu Goiogana bertsolariak.

Emanaldiaren zuzendaria eta koordinatzaile lanak Patxi Santamaria aktoreak egin ditu, eta atzeko lanean, Juanma Alvarez ibiliko da teknikari eta Bederen 1 talde arduratu da eszenografiaz eta atrezzoaz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide