Mexikar jatorria duen Alex Padilla zarauztarra deitu du Mexikoko futbol selekzioak. Javier Aguirrek gidatzen duen taldeak Zeelanda Berriaren eta Kanadaren aurkako lagunarteko partidak jokatuko ditu datozen egunotan, eta Athleticeko atezaina lehen aldiz ariko da selekzio absolutuarekin; aurrez jokatu du azpiko mailetan, 19 urtez azpikoetan eta 23 urtez azpikoetan.
Igandetik kontzentratuta dago taldearekin, eta partidak AEBetan jokatuko ditu: irailaren 7an, Zeelanda Berriaren aurka, Pasadenan, Los Angelesen, eta irailaren 10ean, Dallasen, Kanadaren kontra.
Abuztuaren 15ean egin zuen debuta Padillak Espainiako ligan Athleticeko lehen taldearekin, Unai Simonen eta Julen Agirrezabala atezainen lesioen ondoren. Getaferen eta Bartzelonaren aurkako neurketan erakutsitako dohainek selekzioko ateak ireki dizkiote orain.