Asteazkenean hasi zen Veneziako Zinemaldiaren 81. edizioa, eta horren barruan, gaur estreinatuko dute hainbat zarauztarrek parte hartu duten Marco filma. Zehazki, Moriarti eta Irusoin euskal ekoiztetxeek ondutako lana da, eta bertan parte hartu dute Javi Agirrek, Telmo Esnalek eta Alazne Ameztoik.
Hain zuzen ere, zuzendari laguntzaile moduan aritu da Esnal, zuzeneko soinua landu du Ameztoik eta argazki zuzendaritzaz arduratu da Agirre. Istorio erreal batean oinarritutako filma da bihar estreinatuko dutena, eta Enric Marco da bertako protagonista. Marco inoiz existitu ez den erbesteratu bat da, urte luzez gezur handi bati eusteko gai izan zena denen aurrean: nazien kontzentrazio esparru batean preso egon zela urte luzez. Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente ere izan zen, egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua zela jakin zuen arte.
Marco Orizzonti sailean lehiatuko da beste hamazazpi filmekin batera, hala nola Alexandros Avranasen Quiet Life eta Anne-Sophie Baillyren Mon Inséparable filmekin.