Haurren Euskal Jai Eguna ospatuko da bihar

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 31a, 12:30

Zarauzko Haurren Euskal Jaia. (Aritz Mutiozabal)

Haurren Euskal Jai Eguna da bihar, eta hainbat eta hainbat neska-mutiko jantziko dira baserritarrez.

Bihar hasiko da Zarauzko Euskal Jai Astea Haurren Euskal Jai Egunarekin. Hori dela eta, Zarauzko Udalak, herriko eragileen laguntzarekin, aste osoko egitaraua aurkeztu zuen ekintza eta ekitaldi ugariekin. 100 urte igaro dira lehenengo Euskal Jaiak ospatu zirenetik. Horregatik, bihartik astelehenera arte, herria festa giroan murgilduko da

Egitaraua:

Haurren Euskal Jai Eguna.
  • 10:30. Munoan, dantzarien bilkura.
  • 11:00. Kalejira, Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
  • 11:00. Dantzariek Agintariarena eta Agurra dantzatuko dituzte denek batera eta kalez kale ibiliko dira.
  • 12:45. Munoan, dantzarien harrera eta emanaldia. Euria egiten badu, Kiroldegian izango da.
  • 13:30. Munoan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko. Euria egiten badu, Kiroldegian izango da.
  • 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangarekin.
  • Ondoren, Iñurritzan, dantzarien bilkura.
  • 18:00. Iñurritzan, puzgarriak haur eta nerabeentzat.
  • 18:30. Iñurritzan, Euskaraokea
  • 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide