Zarautz azkenaurren aterako da gaur Kontxan erlojuaren aurka

Julene Sorarrain

ZAEko arraunlariak, Donostian, iazko Kontxako sailkatze estropada jokatu ondoren. (ZAE)

Zozketa bidez erabaki dute Kontxako Banderako sailkapen estropadetan parte hartuko duten 23 traineruen hurrenkera. 18:00etan hasita, minutuero traineru batek egingo du arraun. Ondarroa izango da aurrena, eta Tiran, azkena.

Kontxako Bandera igande honetan eta hurrengoan jokatuko da Donostiako badian, eta ohi bezala, aurrez erlojuaren kontra arraunean eginda erabakiko da zer traineru sailkatuko diren estropada horiek jokatzeko. Gizonezkoetan 23 ontzik eman dute izena, eta gaur 18:00etan hasita, erlojuaren aurka ariko dira.

Ohi bezala, zozketa bidez erabaki da hurrenkera, eta Zarautzen kasuan, hogeitabigarren postua egokitu zaio, Deustoren ondoren. Tiran izango da arraunean azkena. Minutu bateko tartearekin aterako dira traineruak arraunera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide