'Artea eta diseinua' zikloaren zazpigarren saioa egingo dute gaur Photomuseumen

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 30a, 12:00

Alain Delon aktorearen argazki bat. (Utzitakoa)

Zikloaren zazpigarren saioan Alain Delonen lana aztertuko dute. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa Artea eta diseinua zikloaren zazpigarren saioa izango da. Diseinatzaile handien diseinuak sortzeko ematen duten denbora eta ahalegina aztertuko dituzte, beren lanak eta bizitzak arakatuz. Horietako bakoitzaren bizitza pribatua ere ikusiko dute, eta horrek gaika aztertzeko aukera emango du.

Gaur, Alain Delon aktore frantziarraren lana erakutsiko da. XX. mendeko bigarren erdialdeko aktorerik famatuenetakoa izan zen. Jean Gabin, Simone Signoret, Romy Schneider edo Lino Ventura aktore handiekin kartela partekatu zuen, zinemako klasiko bihurtu diren film askotan, besteak beste: Plene soleil (René Clémentek zuzendua, 1959), Rocco et ses freres (Luchino Viscontik zuzendua 1960an), L’eclisse (Antonioni, 1962, Il Gattopardo (Viscontik ere egina, 1963) edo Le samouraï (Jean-Pierre Melvillek zuzendua, 1967).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide